Ezagutu

Leitzarango Bideak

Bisitarien Etxetik abiatuta, zenbait ibilbide egin ditzakezu Leitzaran bailaran barrena. Hauek gomendatzen dizkizugu. Seirak balizatuta daude, eta informazio-panelak dituzte.

AUKERATU GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUNA...

LEITZARANEN OINEZ EGITEKO IBILBIDEAK

Leitzaran bailara iraunkor baten alde aurrera eramandako hainbat ekintzen artean, Lizarkolako ibilbideari garrantzia eman nahi izan diogu. Andoain herritik bertatik Leitzaran bailaran barrena sartzeko oinezkoentzat baliagarria den ibilbidea.

URAREN BIDEAN

ibilbidea-1“Berdea” deritzon ibilbidea (“Uraren bidean”) 30 minututan egiten da, . Ez du inolako zailtasunik. Helburua: Bisitarien Etxeko inguruak ezagutzea eta Plazaolako Naturbidera gerturatzea.

UBARANEN BIDETIK. SL-Gi30

Leitzaran ibaiaren isurkide nagusia da Ubaran, ez emariagatik, baizik eta uararen aberastasungatik. Leku bare eta lasaia izanagatik, erreka honen ibaibazterretan errota askok lan egin dute urteetan zehar.

KANALETAKO IBILBIDEA. PR-GI161

Bizia ematen digun ibai honek energia ere ekarri digu gizakiaren sormenari esker. Kanaleko ibilbide guztian zehar ikusten dugun kolore berde biziak zementu grisarekin kontrastea egite du.

URA ETA TRENTXIKI

Ibilbide “horia” -“Ura eta Trentxiki- 90 minututan egiten da, eta ez du inolako zailtasunik. Joateko, ibaiaren ondoko bidexka batean pasatzen da; etortzeko, Plazaolako Naturbidean barrena.

USABELARTZARAKO BIDEA. PR-GI162

Ibilbide honek lehen beste esanahi bat zuten lekuak ikustera gerturatzen gaitu. Zutarriak, artzain-bordak eta elurzulo baten hondakinak ikusteko aukera dugu.

VER PDF >

JAUZI HANDIA

Gorria “Jauzi handia” ibilbide ikusgarria da. Bailara eta 500 eta 1.000 eskaileren kanaletan barrena eramaten du bisitaria. Ibilbide zirkularra da. Zailtasun-maila: ertaina (500 harmailako eskailera igo behar da): Iraupena: 150 bat minutu.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
Leizotz auzoa, 48 behea

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”