PRIBATASUN-POLITIKA


 

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko Datuen Babesarena (LOPD), betez jakinarazi nahi dizugu www.leitzaran.org web orriaren bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak isilpekoak izango direla, eta fitxategi automatizatu batean gordeko direla. Honen titularra Andoaingo Udala izango da, Goiko Plaza z/g, PK 20140, Andoain, Gipuzkoa, eta behar bezala inskribatu da Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

Zure datu pertsonalak datu-bilketako inprimaki elektronikoa dagoen orrialdeetan aipatzen den helburuarekin erabiliko dira. Era berean, zure eskaerari erantzuteko erabili ahal izango dira, eta zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (ohiko bideetatik edo elektronikoetatik), zuk kontrakoa esan arte.

Halaber, jakinarazi nahi dizugu sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula, LOPDen jasotzen denari jarraituz. Horretarako, gutun ziurtatua, edo jaso dela ziurtatuko duen parekoren bat bidali behar duzu, zure NANen fotokopiarekin batera helbide honetara: Goiko Plaza z/g, PK 20140, Andoain, Gipuzkoa.

Erregistratzeko agertzen diren derrigorrez bete beharreko eremuak ez betetzeak ekar dezake Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak zure eskaerari ezin erantzun izatea.

Andoaingo Udalak ez dizkie inola ere hirugarrenei saltzen, ematen, errentan ematen edo bidaltzen, bere Bezeroen/Erabiltzaileen datu pertsonalak eta informazio pertsonala.

Erabiltzaileak bermatzen du Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroari emandako Datu Pertsonalak benetakoak direla, eta aldaketaren bat izanez gero, horren berri emateko ardura hartzen du. Erabiltzailea izango da erantzule bakarra edozein kalte, zuzen edo zeharkakoa, eginez gero Andoaingo Udalari edo beste edozein hirugarreni, inprimakiak datu faltsuekin, zehatzak ez direnekin, osatu gabeekin edo eguneratu gabeekin betetzearen ondorioz. Erabiltzaileak ezingo du hirugarrenen datu pertsonalik sartu beraien onarpenik gabe, aurrez pribatutasun-politika honetan ezarritakoaz jakinaren gainean dagoela: bera izango da erantzule bakarra.

“Leitzaran” Bisitarien Zentroaren zerbitzu batzuek izan ditzakete baldintza bereziak, datu pertsonalen babesaren gaian aurreikuspen zehatzak dituztenak; ondorioz, kasu bakoitzeko baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautu gabeko guztian, aplikazio osagarria izango dira pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak. Haurrei eta 18 urtez azpiko gazteei ohartarazi nahi zaie gurasoen edota tutoreen baimena behar dutela datu pertsonalak emateko Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroaren web gunean.

Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroak hartu ditu neurriak datu pertsonalak ez aldatzeko, galtzeko, datuetan baimenik gabe ez sartzeko. Horretarako zera hartu du kontuan: teknologiaren uneoroko egoera, gordetako datuen izaera eta duten arriskua, bai gizakiaren ekintzen aldetik datozen arriskuak eta bai ingurune fisiko edo naturaletikoak; hala ere, Erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla eraso ezinak.

Andoaingo Udalak eskubidea gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko, bere irizpideen arabera, edo legegintza-aldaketaren, jurisprudentzia-aldaketaren ondorioz edota enpresa-praktikan. Andoaingo Udalak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria web gune honetan argitaratuko da. Bertan, Erabiltzaileak Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien zentroaren web orriaren unean uneko pribatutasun-politikaren berri izango du. Edonola ere, erabiltzaileekiko harremana web gunean sartzen den momentuan indarrean dauden arauek zuzenduko dute.

Web guneko betetzeak zera eskatzen du: Erabiltzaileak onar dezala bere datu pertsonalak Andoaingo Udalaren “Leitzaran” Bisitarien Zentroko web guneko fitxategi automatizatuan sartzea aipatutako helburuekin.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
Leizotz auzoa, 48 behea

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”