Leitzaran
ferrata Bidea

Alturazko ibilbide interpretatua

¿Zertan datza ekintza?

Leitzarango bailara gaur egun arte ikusi ez den ikuspuntu batetik ezagutuko dugu. Natur ingurunearen sekretuak, bailarak dituen ezaugarri bereziak, kondairak… gida batez lagunduta ferrata bidea egiten dugun bitartean.

Leitzaran Bisitarien Etxean hasten da egitera zoazen ekintza. Bertan, gidari espezializatu batekin elkartu eta etorri zareten Leitzaran bailarari buruzko informazio interesgarria emango dizue. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala prest edukiko du, eta gidariaren azalpenak entzun ondoren, bakoitzak bere ekipamendua jarriko du.

Ferrata bidearen hasierara iristeko materialaren erabilerarekin familiarizatzeko entrenamendurako eremuarekin aurkituko gara, bidexka batetik sarbidea du eta bertatik erreka hegan zeharkatuko duen tirolina batera iritsiko gara. 70 metro inguruko luzera eta 16 metro inguruko altuera batean, “sorginen antzera hegan” igaroko gara eta ondoren 220 metroko luzera duen ferrata ibilbideari ekingo diogu.

Leitzaran ibaiaren ibilguan hasi eta ibilbidean zehar, intereseko 4 geldialdi egingo ditugu, bertan esperientzia ezberdinen laguntzaz Leitzaran bailara gertutik sentitu eta ezaguru ahal izango dugu. Ibilbidea markatzen duen segurtasun lerro baten bidez, ferrata bidean aurrera egiten lagunduko diguten grapa, presak, eskailera, arrokak… aurkituko ditugu bost horma bertikal igarotzeko.

Ferrataren ibilbidearen amaiera basoko pista batean amaituko da eta bertatik Leitzaran bisitarien etxera bueltatu gara.

DATU TEKNIKOAK

 

BARNE SARTZEN DA

– Gidari espezializatua
– Ekintza burutu ahal izateko material tekniko guztia.
– Erantzukizun Zibileko eta Istripu Asegurua

EKARRI BEHARREKOAK

– Mendiko botak edo oinetakoak, leku irregular eta irristakorretan ibiltzeko.
– Ile luzedunek ilea goma batekin bildu behar dute.
– Aholkatzen dugu: ekintza egiteko eskularru finak, aldatzeko arropa, zapatak eta motxila bat urarekin. .

Ezinbestekoa

 Gutxienez 140cm altuera izatea eta gehienez 120kg
Arropa eta zapatila egokiak ekartzea

PREZIOA

35€ TARIFA OROKORRA
14€ TARIFA BEREZIA
(Andoaindarrak)

Aurre erreserba beharrezkoa da

DESKONTU BEREZIAK

  • GAZTE TXARTELA DESKONTUA LEITZARAN  FERRATA BIDEAN %20 —>erabili kodea:#LEITZARANGAZTE
  • FAMILIA UGARIAK %20 #LEITZARANHIRUKIDE

Ferrata bidea erraza da, inoiz egin ez duen pertsonentzat aproposa

Eta hala ere, gida bat egongo da zuekin momentuoro.

Ekintzan hizkuntzaren trataera

Bisita interpretatua eta ekintzari dagozkion azalpenak

Euskaraz, Gaztelaniaz eta ingeleraz izateko aukera dago.

Taldeari egokituta izango da.

Errepikatzeko! Ferrata bidea ingurune paregabean dago eta Leirek (gure gidak) jarduera primeran dinamizatu digu, Hamarrekoa! Profesional bikaina dela esan dezakegu. Itzuliko gara!

Nerea V.

Ferrata oso esperientzia ona izan da! Ibilbide osoa nola zuzendu zuten eta bailarako historia, fauna eta florari buruzko azalpenak gustatu zitzaizkigun. Zalantzarik gabe, guztiz gomendagarria.
Eneko M.

Sarrera librea ez dago baimendua

Ingurune babestuan kokatzen gara, beraz, beharrezkoa da aforo muga errespetatzea eta ekintza LBEko gidak lagunduta egitea.

KONTUZ

  • Erabilera eta segurtasun arauak betetzen ez badira edota instalakuntzen erabilera desegokia egiten bada, Andoaingo Udalak, intalakuntzako enpresa kudeatzaileak eta hornitzaileak honakoa jakinarazten dute:
    “edozein erabiltzailek pertsonalki bere gain hartzen ditu hirugarren batzuei jasan edo eragin diezazkieketen kalte guztiak”.
    Via ferratetan eskalatzea zenbait arriskua dituen jarduera da, eta istripu larriak edo are hilgarriak sor ditzake.
  • Erabilera arauak eta segurtasun gomendioak errespetatzea ezinbestekoa
    da, baita gidariaren azalpenak ere. Gainera, material teknikoa egoki erabili eta zaintzea eskatzen da.
  • Informazio hau onartzen ez baduzu, EZ erabili instalakuntza hau.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa) 943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus Coord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”