Ikastetxeak natur ekintza eskaintza

GELAKIDEEKIN EGUNPASA BIKAINA IGAROTZEKO AUKERA

Leitzarango Bisitarien Etxetik Leitzaran bailaran eta bide berdean zehar egiteko natur esperientzietaz gozatzea gonbidatzen zaituztegu.

Agenda 2030 sustatzen dugu jarduera ekoturistikoen bitartez.

  • Mugikortasun jasangarria sustatzen dugu, bide berdean BTTko ibilbideak eginez, 13. helburuan (klimaren aldeko ekintza) lagunduz eta 3. helburuan ikasleen osasun eta ongizatea sustatuz.
  • Gainera, hezkuntza-orientazioko gynkanak ingurumen-hezkuntzaren garrantzia nabarmentzen du, 4. helburua (Kalitatezko Hezkuntza) babestuz.

Ikasleei zuzenduta, kontzientzia eta ekintza sortu nahi ditugu etorkizun iraunkorrago baterako. Gure natura ingurunearekiko gertutasuna eta sentsibilizazioa landuz (15. helburua: Lehorreko bizitza)

#Agenda2030 #TurismoJasangarria

Leitzaran - Orientazio gynkana - ikastetxeak eguneko txangoa irteera Gipuzkoa
Leitzaran - BTT + tailerra - ikastetxeak eguneko txangoa irteera Gipuzkoa

Helburuak

• Naturarekin dugun harremana erraztu eta aire libreko jarduerek sortzen duten ongizatea bultzatzea.

 • Gaztaroan dugun jakin-mina baliatuz, ingurunearekiko errespetuan eta zaintzan eragitea.

• Natur inguruneko kirola nahiz aisia bultzatzea.

• Mugikortasun iraunkorra bultzatu.

• Bizikletaren munduarekin harremana sortu.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
Leizotz auzoa, 48 behea

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”