Programa

TALDEAK

Guneak kirol ekintzekin eta ingurunearen ezagutzarekin konbinatzen dituen egitarau ezberdinak eskaintzen ditu (Interpretazio Gunea). Naturarekiko begirunea sustatzeko modu dibertigarri eta zirraragarria.

  • Bizikleta Alokairua: Bide Berdean zehar zuen kabuz ibiltzeko bizikletak alokatzen dizkizuegu.

  • Ibilaldi interpretatua Bide Berdetik: Bizikletan edo oñez egiten ditugun ibilaldiak dira, bertako kondairak, historia eta natur inguruneari buruzko ibilaldi actibo eta dibertigarriak.

  • Orientazio Froga: Taldeetan banaturik eta mapa baten laguntzaz, bertan markatutako puntu guztiak topatu beharko dituzte denbora laburrenean, pista guztiek gordetzen duten mezu sekretua argitzeko eta puntuazio altuena lortzeko.

  • Gynkana Naturan: Lan talde giroa eta partaideen autoestimua hobetzeko diseinatutako joku dibertigarriak prest ditugu! eta punteria landu nahi baduzue, arku tiroa praktikatzeko aukera ere izango duzue.

  • Bizikleta tailerrak Naturan: mugikortasun iraunkorra sustatzeko asmoz, bizikletaren oinarrizko mantenimendua egiten erakutsiko dizuegu.

  • Ingurumen tailerrak Naturan: natur ingurune paregabean egonda, zergatik ez dugu pixka bat gehiago ezagutzen. inguruan ditugun animalia, landaredia eta paisaiaren berezitasunak esperientzi ezberdinen bidez ezagutu ahal izango ditugu.

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38
Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea
20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Coord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”