Bizikleta erreserba

Plazaola-Leitzaran Bide Berdea bizikleta gainean

ORDU ARTEKO TARIFA

ORDU ARTEKO TARIFA

Leitzaran bizikletaz

Leitzarango Bisitarien Etxetik bizikletak alokatzeko aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu.

Leitzaran-Plazaola Bide Berdearen sarreran gaude, Andoaingo herritik 2 km-ra. Zure eskura jartzen dugu ibilbide zoragarri hau egiteko beharrezko materiala.

Tamaina eta marka ezberdinetako bizikletak ditugu. MTB zein MTB elektrikoa.

“BIDE BERDE BERDEENA”

Behar duzun informazioa emango dizugu

Intereseko datuak

  • Hasiera-Amaiera: Leitzaran Bisitarien Etxea (Andoain) – Leitza
    Bide berdearen 1 ETAPA da, joan eta etorri leku beretik egiten da.
  • Distantzia: 23 km.
  • Iraupena: Bizikletan normalean 2-2,30h ordu joan eta 1.30h buelta. / Oinez 4-5h joan.
  • Malda: 350 m. (dena den, aldapa gutxi, ia laua da. “Falso llano”).
  • Bestelakoak: 34 tunel daude. Argia eskasa da. (Bizikleta alokairuarekin barne dijoaz, posizio argia eta txirrina)

    Plazaola-Leitzaran bide berdea Leitzaran bailarako zatian Leitzan amaitzen da. Dena den, aurrera egiten du beste 25 kilometrotan Larraun bailaran barrena, Huitzi, Lekunberri eta Latasa herri nafarrak zeharkatuz.

    ALOKAIRU BALDINTZAK

    • Prezio guztiek BEZ-a dute barne. 
    • Aurretiko erreserba egitea gomendatzen da.
    • Egun erdia. 3 orduko alokairua, bizikleta hartzen den momentutik uzten den momentura. 
    • Egun osoa. 7 orduko alokairua, bizikleta hartzen den momentutik instalakuntzak isten diren momentura (18:30 p.m.).
    • Bizikleta bueltatzeko atzerapena. 5€ko kostua izango du orduko. 
    • Leitzaran Bisitarien Etxeko irekiera ordutegia baino lehen edota ondoren jaso nahi bada bizikleta, 10€-ko kostu gehigarria izango du ordu bakoitzeko. 

    LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


    Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
    Leizotz auzoa, 48 behea

    20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
    943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
    Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”