Ekintzak

BIZIKLETA ALOKAIRUA

Leitzaran bisitarien etxean, bizikletak alokatzeko eskaintza duzu. Bide Berdearen sarreran kokatua zuen beharretaraegokitutako eskaintza aurkitu dezakezue. Guneko langileak behar duzuenean laguntzeko prest izango dituzue.
Alokairua:

MTB ETA ELEKTRIKOAK

Denbora:  egun erdia (3h), egun osoa (7h)
Tarifak

MTB: 16€-tik eta 26€-ra bitarte
(bizikleta tamainaren arabera)

Elektrikoak: 35€ eta 50€

Informazio gehiago

 

LEITZARAN FERRATA BIDEAN
BISITA INTERPRETATUA

Leitzarango bailara gaur egun arte ikusi ez den ikuspuntu batetik ezagutuko dugu. Natur ingurunearen sekretuak, bailarak dituen ezaugarri bereziak, kondairak… gida batez lagunduta ferrata bidea egiten dugun bitartean.
Zerbitzua:

Leitzaran ferrata bidean bisita interpretatua
(gida espezializatu batez lagunduta)

Denbora:  2.30h
Prezioak

Tarifa normala 35€

Andoaindarrentzat tarifa: 14€

Informazio gehiago

 

 

OINEZKO IBILBIDE INTERPRETATUAK BAILARAN ZEHAR

Leitzarango biotopo eta inguruko fauna eta flora, kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dugu. Adin eta gaitasun mailaren arabera, iraupen desberdineko ibilbide interpretatuak proposatzen ditugu.
Denbora: 1,30 min
Prezioa: laster informazio +
(Taldeentzat prezioak kontsultatu +15)
Informazio gehiago

 

 

ORIENTAZIO FROGA

Leitzaran bailara ezagutzeko beste era bat aurkezten dizuzu. Iparrorratza nola erabiltzen den erakusten dizugu eta mapa eskuan duzuela, txoko ezberdinak bilatu beharko dituzue balizak aurkitzeko. Gozatzeko aukera paregabea! Animatu! Bikote, lagun taldeak, familiak…
Norentzat: publiko orori
Prezioa: 5.5€/pax
Iraupena: 1ordu
Informazio gehiago

 

 

BIZIKLETAN IBILBIDE INTERPRETATUAK BIDE BERDETIK

Bizikleta gainean, goazen buelta bat ematera! Leitzarango bailara eta biotopoa ezagutzeko gidaritza interpretatu zerbitzua eskaintzen du Leitzarango bisitarien etxeak. Bizikleta alokatu edo zurearekin egin dezakezu.
Denbora: 1.30h
Prezioa: Pertsonako Laster informazio +
Informazio gehiago

 

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA


Posta Kutxa 38 Otieta Parkea,
Leizotz auzoa, 48 behea

20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Koord.: N 43º 12′ 12.5” – W 2º 0′ 34.2”